GAUBASA: Drive By Truckers Kafe Antzokian

Drive By TruckersDrive By Truckers, Alabamako boskotearen rock and roll dotorea aztergai Gaubasa irratsaioan, Blessing on a Curse zazpigarren lan luzea aurkeztu dutela profitatuz. Bilboko Kafe Antzokian dugu hitzordua martxoaren 23an. Drive By Truckers, Hegoaldeko rocka, hamar urte luze bidean, berrehun kontzertu baino gehiago urtean. Hasierako country disko biak, zuzenekoa ondoren, Southern Rock Opera egitasmo potoloa disko bikoitzean, Decoration Day eta 2004ko Dirty South goraipatua. Monografiko honen hasieran Patti Smithek Bob Dylanen Like a Rolling Stone (Dabilen harria bezala) kantu puska lehenengoz entzutean sentitu zuen zirrara azaldu digu Anartz Bilbaok grabazio eder eta hunkigarri batean.

Gaubasa-ren azken irratsaioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Jackson Browne Bilbon

og. Mar 16 , 2006
Jackson Browne amerikar musikariak martxoaren 16an Bilbon kontzertua izan duela eta, berari buruzko monografikoa egiteko probetxatu du Pedro Elias Igartuak ordubetez. Kaliforniako kantugileak ibilbide luze eta oparoa dauka musikan eta berak sorturiko country rock erako baladak Tom Rush, Eagles, Linda Ronstadt, The Byrds eta beste askoren diskoetan entzun ahal izan […]

Honekin lotuak