SOINUGELA: Jackson Browne Bilbon

Jackson BrowneJackson Browne amerikar musikariak martxoaren 16an Bilbon kontzertua izan duela eta, berari buruzko monografikoa egiteko probetxatu du Pedro Elias Igartuak ordubetez. Kaliforniako kantugileak ibilbide luze eta oparoa dauka musikan eta berak sorturiko country rock erako baladak Tom Rush, Eagles, Linda Ronstadt, The Byrds eta beste askoren diskoetan entzun ahal izan ditugu maiz. Saioaren beste atalean gonbidatu ugari pasatu dira gaurko Soinugelatik: Lou Donaldson, 80 urteko jazz saxojole miresgarria; Iker Goenagaren triki zahar-berritua; The Kings taldean ibilitako Ray Davies ingeles kantugilea; Flook folk talde irlandarra; Zimbabweko Stella Chiweshe kantari tradizionala; 60 eta 70eko hamarraldietako soula ekarri diguten Soul Survivors taldekoak; eta North Mississippy All Stars.

Deskargatu azken Soinugela-ren saioa: 1.atala, 2.atala

Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela1atala060316.mp3

Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela2atala060316.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 1x19: Isildu ginenekoa

og. Mar 16 , 2006
Musika hasieratik beretik egon da zineari lotua. Gogoratu besterik ez dago are zine mutuaren garaian ere pianoak markatzen zuela eszenaren tentsioa edo distentsioa. Zineak irudia eta hitza ditu oinarri, eta musika osagarri; baina, hobeki pentsatuta, osagarria barik, osagaia dugu musika filmetan. Hainbesteraino, non genero oso bat garatu baitu musikak zinemagintzaren […]

Honekin lotuak