Ia urtero jotzen dute Bilbo Aste Nagusian, aurten ere Komantxe konpartsan izan dira Patrol Destroyers taldea zuzenekoa egiten. Jendea dantzarazteaz gain pentsarazi ere egin nahi dute, euren kantu eta ikuskizunarekin. Musika mezuak eta hobeto bizitzeko izan daitekeela esan digu Maisha MC-ak. Rap kantaria, DJa, musika ekoizlea, irrati kolaboratzailea, zinean eta antzerkian lehen urratsak ematen hasi da… Artista multidisziplinarra da Maisha MC. 121 kew taldean hasi zuen bere ibibidea eta 2010etik Patrol Destroyers taldean dabil. erritmoz eta mamiz beteriko berbaldia izan dugu berarekin.
Deskargatu hemen.