Irratia.com-eko lagunei esker onez

1

Teknologiaganako fedea ez da izan, alafedea, Bilbo Hiria irratiaren ezaugarri behinenetako bat. Ezin uka hori. Gogora dezadan, konparazio baterako, oraintsu arte ezin konponduzko arazo teknologikotzat jotzen genuela irratiaren emanaldiak Zenbat Gararen eraikinean bertan entzun ahal izatea.

Ez ei zen posible, ez dakit zer oztopo zela eta. Antena hobexeak erosi, era egokian jarri … eta ezina egina! Miraria! Mirakulua!
Orain idazten dudan sinesgabe errukarri honek interneterako pausoa norberak leku lauan emandako pausoa bezain erraza dela ikusi dut. Horrenbestez, mila esker anitz “Irratia.com”-eko lagunei.

One thought on “Irratia.com-eko lagunei esker onez

  1. Ez da horrenbesterako izango, ezta?

    Nik uste, Bilbo Hiriak berez ere egingo duela aurrera Interneten bezala uhinetan ere.

    Giro ona, konfidantza, auzolana eta aurrera begiratzeko joerak izan behar dute ezaugarri.

    Irrati euskaldun eta moderno bat egiteko. Euskara Europako hizkuntza modernoena izatea gura badugu behintzat.

    Gu horretan gaude, eta horregatik gaude hain pozik Bilbon, hirian, irratian.

    aurrera ba.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BILBAOTIK EUSKAL HERRIRA (1. atala): Euskal Herria zenbakitan

az. Urt 25 , 2006
Oraingoan gauza berezia proposatu nahi diegu Bilbo Hiria irratiaren entzule lagunei. Gurekin batera Euskal Herrian zehar bidaia bat egin dezazuen proposatu nahi dizuegu. Bidaia bitxi samarra izango da baina. Zergatik bitxia? Bada, matematika lagun hartuta ibiliko garelako Euskal Herrian barrena. Horixe, zenbakiek bideratuko gaituzte bidaia berezi honetan. Eta bidaiatxoaren bukaeran […]

Honekin lotuak