IBAIZABAL: Gezurrak eta balore txarrak Publizitatean

Egia al da “X” garbigarriak tomatezko orbanak kentzen dituela ur hotzeko garbiketan? Futbolari horrek benetan jaten al ditu egunero natilla horiek? Holako mila galdera egin ahal ditugu, eguneroko prentsa, irrati eta telebisteen iragarki bonbardaketaren aurrean eta honetaz hitz egin du gaurkoan Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak. Espainiar estatu mailan Autokontrola badago, lege zehatza badago, hitz eta adierazpen polit asko badaude, baina Jose Luisen ustez Publizitateak oro har bultzatzen dituen baloreak, askotan gezurren bitartez emandakoak, txarrak dira, eta horri buruzko hausnarketa sakona egin behar du gizarteak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Gernika antzeslana euskaraz Kanbon

az. Urt 21 , 2009
Hebentik eta Uhartean antzerki taldeek datorren ostiralean, hilaren 23an, estrainatuko dute Fernando Arrabalen “Gernika” antzeslana, euskaraz lehen aldiz. Eskenatokian hainbat pertsonai agertuko dira, 1937ko apirilaren 26 hartan Gernikan jasandako bonbardaketa oinarria dutela: Lira, Pantxo, militar bat, idazle bat eta perkusio jole batek hegazkin bonbardagileen rola beteko du. Obra egiterakoan, espazio […]

Honekin lotuak