Euskal eremuko musikari bi aukeratu ditu asteon Ainhoa Markinezek: Jesus Guridi eta Jose Maria Usandizaga, garaikideak, ikaskideak eta adiskideak izan zirenak. Aditu gehienek berauek jotzen dituzte euskal musika eskolaren sortzailetzat. Nahiz eta azkenean bakoitzak bere bidetik joko zuen musika arloan, antzeko prestakuntza eta antzeko eraginak izan zituzten biek. Saioak bi efemeride ekarri nahi izan ditu gogora: alde batetik, Jose Maria Usandizaga duela 119 urte sortu zela Donostian (1887-3-30ean), eta, bestetik, Jesus Guridik gaurko egunez duela 83 urte (1923-3-31n) aurkeztu zuela Mirentxu deritzan opera Bilboko Campos Eliseos antzokian. Deskargatu nahi baduzu saioa klikatu HEMEN.
Next Post
KIROLDEGIA: Abian da Euskal Herriko Itzulia
al. Api 3 , 2006
Ohi bezala, futbolak bete du astelehen honetako lehenengo zatia. Euskal taldeek azken jardunaldian jokatutako partidak erabili dituzte aztergai gure komentaristek. Lehenik eta bat, Alavesek eta Athleticek egindako norgehiagoka eskasa, gero Osasunaren porrota eta, azkenean, poz bakarra: Errealaren garaipena, sartuta dagoen zulotik irteten hasteko aukera ematen dion garaipena, hain zuzen. Horren […]
Honekin lotuak
-
2013/05/24
IBAIZABAL: Nafarroako Kronika
-
2006/11/13
KIROLALDIA
-
2014/11/27
IBAIZABAL: Kolonbia eta Mexikoko berriak
-
2014/12/16
IBAIZABAL: eta komiki bat oparitzen badugu?