Egun hiritarrek duten kontsumo mailari eusteko eta oreka ekologikoa ez zapusteko, ia ehun aldiz handiagoak izan beharko lukete Hego Euskal Herriko hiriburuek, Espainiako Ingurumen ministerioak egindako txosten baten arabera. Hortik abiatuta, Josu Larrinagak zenbait kontzeptu (oreka ekologikoa, defizit ekologikoa, aztarna ekologikoa..) azaldu ondoren, adierazle batzuk izan ditu aztergai: ur kontsumoa, hiri hondakinak, energia, mugikortasuna, gune berdeak… Bukatzeko, funtsezko galderari erantzun dio Josuk: nola irten daiteke egoera honetatik?
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.