KIROLDEGIA: Abian da Euskal Herriko Itzulia

Euskaltel taldeaOhi bezala, futbolak bete du astelehen honetako lehenengo zatia. Euskal taldeek azken jardunaldian jokatutako partidak erabili dituzte aztergai gure komentaristek. Lehenik eta bat, Alavesek eta Athleticek egindako norgehiagoka eskasa, gero Osasunaren porrota eta, azkenean, poz bakarra: Errealaren garaipena, sartuta dagoen zulotik irteten hasteko aukera ematen dion garaipena, hain zuzen. Horren ostean, pilota etorri da eta asteburuko partida nagusiak komentatu ditu Jose Antonio Torre Altonagak. Txirrindularitza ere erabili dute hizpidean, gaurko egunez abiatzen baita Euskal Herriko Itzulia, bere tradizioari, ibilbide landuari eta partaide zerrenda bikainari esker, aurten aurrenekoz UCI ProTour zirkuituan sartu dutena. Deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BASKISTAN: Loyko, Errusiako ijitoen musika

al. Api 3 , 2006
Ijitoak, India aldean sortu omen zen herria, geroztik munduan barrena barreiatu zena eta bere kultura tokian tokiko kulturarekin bateratzen jakin izan duena. Baita musikan ere. Loyko errusiar folk taldea horren adibide nabaria dugu, euren musikan bertako ijitoen aire, doinu eta oihartzunak ekartzen baitizkigute. Loyko Maximo Gorkiren kontakizun labur batean protagonista […]

Honekin lotuak