IBAIZABAL: 7 Kaleetako Mugika eskola

Ia ehun urte dituen eskola horretan zenbait aldaketa izan dira ikasturte honetan, Iñaki Peña Gurasoen elkarteko bozeramaileak kontatu duenez. Gogoratu duela gutxi arte Mugika A ereduko gotorlekua zela baina pasa den urrian 20 bat ume hasi ziren D ereduan. Gurasoak pozik zeuden aukerarekin baina hasieratik erreforma batzuk eskatu dituzte eraikina hobetzeko. Bien bitartean bi sute txiki gertatu dira, bata abenduan eta bestea gaur goizean bertan. Eusko Jaurlaritza eta Bilboko Udalarekin izandako bileretan hitz onak baino ez dituzte jaso eta egoera bideratzeko kanpaina hasi berri dute, informazioa zabaltzen eta datorren asteazkenean elkarretaratzea burutuko dute. Etorkizunera begira, panorama latza da Iñakiren ustez eta guraso horien gehiengoak beste zentru batzuetan aurrematrikulatu ditu D ereduko umeak.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Muskizeko coke planta: herri galdeketa

al. Ots 16 , 2009
Petronor enpresak (Repsol taldekoa) coke planta eraiki nahi du Muskizen, nahiz eta herriko jendea kontra egon. Horretarako fitxaje garrantzitsu batzuk burutu ditu (Josu Jon Imaz, Luis Alberto Aranbarri “Amatiño”, Melchor Gil -Patxi Lopezen koinatua- etab.). Eta ohiko txantajea erabiltzen du, lanpostu asko kolokan daudela (gogoratu Lemoizko kontua), planta eraikitzeko lanpostu […]

Honekin lotuak