POTTO: Bertsoarekin loriatzen…

bertsoarekin loriatzen… Bai lagunok, Lemoizko Andraka auzora eraman gaituzte gaurkoan Erlantzek, Apolok eta Iosuk, bertan Mendiluzek eta Lizasok egin bertso afaritik zenbait pasarte berreskuratuz; ondoren Mekoletako jaietan egin zuten goizaldeko bertso jiran ere murgiltzeko aukera izango duzu: ez aukerarik galdu, beste inon entzungo ez dituzun aleak dastatzeko aukera izango baituzu! Errematatzeko, albiste pare bat eta agenda ere eskuragarri dituzu gure POTTO saio honetan.

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Olesia Kryvonos: musika gozabide

az. Eka 18 , 2014
Harparekin etorri da irratira. Duela gutxi Iñigo Zulaica Antigüedades dendako kontzertu berezian harpa zaharrago, handiago bat erabili zuen, historia berezia duena, gainera. Han ezagutu genuen Olesia, eta ukraniarra izanda euskeraz egiten zuela jakitean,… irratirako hau! Sudur-okerrek (bere abizenak horixe esan nahi omen ama-hizkuntzan 🙂 kalea du maite, harpa kaleratu, jendearengadik […]

Honekin lotuak