MUSIBLA: Sei urte, Atomoog, Afrika, Linda Draper, Neko Case eta beste

Sei urte, portadaSei urte talde euskaldunaren Jauzia izeneko azken diskoa izan dugu entzungai gaurko Musibla saioan. Afrika ere ekarri dugu gurera bere lehenbiziko lanarekin, eta Atomoog taldeak euskal Herrian musika elektronikoa gero eta indartsuago dagoela erakutsi digu. Atzerritik Amerikako folkaren eremuan kokatzen diren bi emakume garrantzitsu izan ditugu bidaide: Linda Draper eta Neko Case. Honetaz gainera, Moldaviako Pavel Stratan entzun dugu eta Flaming Lips taldearen azken diskoa ere bai. Beraz, bertoko eta kanpoko musikarien emaitzak jorratzen ibili zaigu oraingoan ere Txuma Murugarren saiogilea.

Gaurko saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUBASA: Pin Pan Pun taldekoak gurean eta Gusa Rock jaialdia

az. Mai 10 , 2006
Pin Pan Pun taldeko lagunak hartu ditu bisitari Anartz Bilbaok aste honetako Gaubasan. Etsaiak taldeko abeslaria izandako Auok Pin Pan Pun Band izeneko esperimentua jarri zuen martxan, rock soinu gogorrak Karibe aldeko doinuekin eta batukadarekin nahastuz. Orain, Band izena galduta, taldea eraberritu eta bere sustraietara itzuli da. Oihuka disketxean Sistema […]

Honekin lotuak