Agus Perez antzerki kritikaria Arriagan izandako “Pobres bestias” eta Euskaldunan Bilboko “Sra. Polaroiska..” dantzen kritika egiten hasi da gaurkoan. Gero, eta Euskaldunako “Dantzaldia”ren barruanere, datorren astean Lucía Lacarra bertan izango dela esan digu, baina aurkezle gisa. Antzerki munduan, gauza batzuk komentatu ditu Agusek, asteburu honetarako guztiak: Barakaldo Antzokian izango den “La tempestad” eta Amorebieta-Etxanon, Elorrion eta Durangon izango den “El amor de don Pelimplín con Melisa en su jardín” (García Lorcarena). Bukatzeko, asteburu honetan ere Deustualdeko La Fundicionen Barcelonako “Agrupación sr. Serrano”ren performanzea aipatu du.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.