Martxoari dagokion zenbakia atera berri du Deustuko Prest aldizkariak, eta azalean Roman Elexpuru aita pasiotarra: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean Korrika 19 Deustualdean jorratu dute, eta beste artikulu batean Deustuko etxetxo historikoaren eraispena. Horiekin batera, Lur Mallea erredaktoreak ohiko atalak komentatu dizkigu, “Gureak kanpoan”, “Behin baten”, Inkesta edo “Barkua bete berba”.
Gaurko 11 ispilu saioan Alan Parsons musikari eta ekoizle britainiarrak Eye in the Sky album arrakastatsuaren (1982) izen bereko kantuaren bost bertsio entzun ditugu, besteak beste, Noa, Jonhatha Brooke eta Gary War musikarien iragazkitik pasatuta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150505hamaikaispilueyeinthesky.mp3 Deskargatu hemen Originala hemen: https://www.youtube.com/watch?v=-1IXQ1pKl_Q