Pasa den astetik, Bilbon eta Bizkaiko herri batzuetan ere. KCD gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, V. edizioa da aurtengoa, eta Nerea Uriartek esan duenez, hainbat herrialdetako 70 film labur eta dokumental ari dira ematen egunotan.
Asteburuan eta aste honetako hasieran izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko programatuta diren bi ekimenekin jarraitu du: Lagun Artean Kantari, eta Flying Over taldearen kontzertua. Ostegunean Letz Zep (Led Zeppelin) izango dugu, ostiralean Dead Bronco, larunbatean Pink Tones, eta igandean Allah-las taldea. Datorren astean, kontzertu batzuk izango dira, eta […]