Xabierreko S. Frantzisko ospatzen dutelako; aurten, gainera, zalaparta sortu da Gobernuak emandako dominekin. Horrez gain, Mikel Bujandak Osasunaren egoera, Elurra, eta Agenda komentatu ditu, baita Durangora egingo duten bisita ere.
Azoka lau eguneko goraldia da, baina ondo-ondoan dagoen Plateruena kafe antzokiak urte osoan dihardu euskal kulturgintzan. Hala ere, egunotan azokari erabat loturako egitaraua eta giroa dago Plateruenan. Berarentzat 11. azoka da eta horregatik larunbatean Hegoak erein izeneko ikuskizun anitza eta berezia prestatu dute, Hegazki izeneko pertsonaia baten eskutik, honelako kulturgune […]