Berrogei egun pasa dira Mauricio Macri Argentinako presidente izendatu zutenetik, eta gai horrekin abiatu du Fakun Aznarez Resumen Latinoamericanoko kazetariak bere Hego Amerikako azken albisteen sorta. Eskumaren ofentsiba ez da gelditzen hainbat arlotan, herrialdea orain arte lerratuta egon den multzotik atera eta eskumako gobernuak dituztenen aldera iragaten ari baita presidente berria. Bestetik, Fakun Aznarezek etzi, ostegunarekin, Bolivian egingo duten konstituzio erreferenduma komentatu du.
Deskargatu hemen.