IBAIZABAL: Durangoko Azokaren balantzea #azoka49

Bart iluntzean itxi ditu bere ateak Durangoko Azokaren 49. edizioak eta atzo bertan balorazio positiboa egin zuten Gerediaga elkartekoek, euria gorabehera, arrakastatsua izan baita egitarau zein publiko aldetik. Gaur, aldiz, gure estudioan Jabi Zabala eta Xabier Monasterio izan ditugu, azokaren balantzea egiten. Zehatzago, Zabalak Bilbo Hiria irratiak azokatik egin duen jarraipena eta webguneko atal berezia nola joan den kontatu digu eta Monasteriok Zenbat Gararen – Erroa argitaletxearen erakusmahaia nola joan den, bertan nobedade izan diren irakurketa errazeko liburu berriak Harri eta Herri liburuaren berredizio berezia eta Aire Ahizpen diskoa oso ondo saldu baitira.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER? (Bilbo Zaharra euskaltegia)

az. Abe 10 , 2014
Gaur Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141210solasjosumuniozguren.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak