Aspanovas, minbizia duten umeen gurasoen elkarteak asteburu solidarioa antolatu du

Aspanovas, minbizia duten umeen gurasoen elkarteak, asteburu solidarioa antolatu du. Aspanovas Bizkaia elkartea Bilboko Maratoia dela eta, asteburu solidario bat prestatu du asteburu honetarako. Beraien elkartearentzako, eta minbizia duten umeak laguntzeko, dirua lortu nahi zuten larunbat eta igandeko ekintzetan. Guggenheimeko zabaldegian korrika egiteko zintak jarriko dituzte. Helburua, handik pasatzen diren guztien artean 100 kilometro egitea da. Horrela, Orange enpresak kilometro bakoitzeko 5 euro jarriko ditu, eta 500 euroko dohaina eskuratzea nahi dute ekintza honekin. Aspanovas elkartean bolondres lan egiten duen Ziortza batu zaigu gaurko saioan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Glaukomaren lan berria Rafa Ruedaren musika gomendioa

ol. Urr 20 , 2017
Glaukoma taldeak estudioko hirugarren lana argitaratu berri du “Kalima” deiturikoa.  Guztira, hamahiru kantu jaso dituzte lan horretan; batzuk euskaraz abestuak eta beste zenbait gaztelaniaz kantatuak. Karlos Osinagaren gidaritzapean eta Bonberenea Ekintzaken eskutik iritsi da. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171020-rafa_rueda.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak