Euskaltzaletasuna eta feminismoa ikastaroaren azken saioa izan dugu. Amelia Barquín Filologia Hispanikoan doktorea. HUHEZIko irakaslea da. Euskara ez sexistarako bidea izan da Ameliaren gaia. Hizkuntzak ez du behartzen, egoki adierazteko baliabideak eskaintzen ditu. Aukeraketa hiztunak egiten du. Hitzaldiko gakoak ekartzeaz gain bere blogean irakurritako gaien inguruan aritu gara. Kinka, zapia buruan ibili munduan blogean transexualitatea edo binarismoaz dihardu.
Gaurkoan Xamar ikerlariekin batera Euskara Jendea liburuan oinarritutako atalean euskara idazkietan aztertu dugu. Askotan komentatu izan da euskara ez dela idatzizko hizkuntza izan, bakarrik ahozkoa, baina hori ez da horrela. Idazkera Erromatarrekin etorri zen. Latina hitz egiteko erabiltzen ez bazen idatzi erabili zen. Baina latinez idazten bazuten ere, administrazio paperetan […]