Euskal Dendak Konfederazioak salatu duenez, Kronabirusaren krisiak tokiko merkataritza eta lan munduaren aurkako lehia desleiala areagotu egin du, Amazon bezalakako plataformen etekinerako. Jon bernat Zubiri ekonomilariarekin aztertu dugu egoera. Amazonek arropak, zapatak, etxeko tresnak eta jostailuak saldu ahal ditu, banaketa eta lan kopuru gehien duten tokiko dendariak gobernu dekretuz itxi […]

Aste honetan jakin dugu Bruselak, monopolioa sustatzea egotzita, salaketa jarri diola Googleri. Europar Batasunaren aburuz, smartphoneak egiten dituzten enpresekin gehiegikeriak egin ditu Googlek, bere Android sistema instalatu ahal izateko bere hainbat programa instalatzera derrigortuta. Kaliforniako enpresa nonahiko eta orojakileak telefonoen bidez egiten duen gure datuen eta ibileren prozesamenduaz jardun du […]

Iragan astean izan ziren Google I/O jardunaldiak aipatzen hasi da gaur Jabi Asurmendi teknologia berrietan aditua, eta Jardunaldi horietan izandako hainbat berrikuntzarekin, Android sistemaren bertsio berria kasu. Gero, Googlek erabiltzaileen pribatutasuna eta segurtasunaren kudeaketa zentralizatzen duela kontatu digu, gure kontuaren ezazpenetan, ordenagailuan eta sakelakoan gutaz biltzen duen informazio pertsonala neurri […]

Transnazionalek Europan oso zerga gutxi ordaintzen dutela azaldu digu Luis Guridik, gure ekonomia gaietako kolaboratzaileak. Azaldu digunez, kasu batzuetan, konpainia handiek ez dute ezer ordaintzen galerak dituztelakoan. Ingeniaritza fiskala aplikatuz, Amazon, Mc Donald´s, Google, Yahoo edo Facebook enpresek, oso gutxi (edo ezer ez) ordaintzen dute herrialde askotan, soilik oso zerga […]

Berri horrekin hasi da gaur Jabi Asurmendi gure teknologia arloko kolaboratzailea. Izan ere, Googlek garatzaileek modu seguruan programatu eta kodea partekatzeko Google Code tresna itxiko duela iragarri du, azken urteotan proiektu berri eta indartsuak atera dira eta berea bertan behera uztea erabaki du Mountain View-eko erraldoiak. Arrakastatsuagoak suertatu diren GitHub […]