Atzodanik itxita dago Barakaldoko etxerik gabekoentzako aterpea, eta horrekin batera Barakaldoko 24 lagun kale gorrian geratu dira. Orain, ikusteko dago udal berriarekin zer gerta daitekeen, Gotzon Hermosilla kazetariak kontatu digunez. Berri Otxoak taldekoek eta beste batzuek protesta egin dute aterpea ixtearen kontra.
Betiko moduan, asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz, Kafe Antzokiko programazio arloko kidea. Gaur, aldiz, VII. Gazte Antzerki Topaketak, eta OBN III taldearen kontzertua izango dira. Bihar, “Loreak” filma ikusgai, eta ACT jaialdiaren XII. edizioa: ostegun, ostiral eta larunbatean ere izango da ACT Kafe Antzokian. Eta ostiralean Stereorocks. […]