Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Rolling Stonesen “Sticky fingers” disko ahaztezina jarri digu, 45 urte bete direla argitaratu zutenetik. Bigarrenean, hasteko, John Hiatten eta Anje Duhalderen kantak entzun ditugu, kontuan hartuta uztailaren 2an biak izango direla Kafe Antzokian. Bukatzeko, Pedrok Oskorri taldearen eta Ruper Ordorikaren zenbait kanta entzuteko parada eman digu.
Eibarren eta “Jardun” lelopean. Hasteko gaur bi ikastaro pprogramatu dituzte: Ikasmaterialen kalitateaz eta Moodle hobetzeko trikimailuaz. Aste osoa emango dute Eibarren, gero Baionan, berriro Eibarren, eta Iruñean bukatzeko, uztailaren 22an. Hainbat ikastarotan parte hartzeko matrikula zabalik dago oraindik, Irati Iciar Ikastaroen arduradunak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150629solasiratitziar.mp3 Deskargatu hemen