BERBAZ: Josune Muñoz, Skolastika, osasuntsu eta bizi-bizi!

Bilbotar petoa! Literatura kritika feministan aditua. Emakumeak eta euskal literatura ikastaroa eskaini berri dute eta jendea pozarren, datorren urtean errepikatzekoa, berriki jakin izan dutenez,…
Pozik dabil Josune, 12 urte jada Skolastika abenturan, aurrera, krisialdi ekonomikoa dugunean proiektua sendotuta hala ere,…
Skolastikaren istoriotxoak mintzagai. Bai eta “Hain gutun luzea”-rena (Mariama Bá). Andra afrikar batek idatzi eta euskaratutako lehenengo liburua, eta andren arteko hitano hutsean idatzitako estreinakoa, antza!

Zeharka, beste hainbeste gai, hizkuntzak, maitasuna, enpresa-molde feminista,…
Liburu gomendioak eskatu dizkiogu Josuneri amaieran, eta hurrengorako gai ugari utzi (gizonentzako josketa tailerrak, erromintxela,… ).
Aholkatutako liburuak
Hain gutun luzea (Mariama Bâ) http://argitaletxeaedo.org/liburuak/hain-gutun-luzea/
Feminismo para principiantes (Nuria Varela)
Cómo ser mujer (Caitlin Moran)
Gure genealogia feministak (Edurne Epelde, Miren Aranguren eta Iratxe Retolaza)
Chicas felizmente casadas (Edna O´Brien)
La máscara del mono (Dorothy Porter)

Erreferentziak:  http://skolastika.net

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Nafarroa Garaiko gobernu berria eratzen jarraitzen dute

ol. Eka 26 , 2015
Eta gaur beste egun garrantzitsu bat, egutegia erabaki nahi dutelako: gobernu berria eratuta egongo da Sanferminak baino lehen, edo geroago? Horretaz gain, Mikel Bujandak Euskara eta Naziogintzari buruzko Jardunaldiak, igandeko Noaingo martxa eta jaiak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150626solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak