BERBAZ: Josune Muñoz, erromintxeleraz

“Tío Manolo” patriarka haserre zen Euskal Herrian ijitoengan zabaldutako aurreiritziak zirela eta. Hurbil zuen Josunek (haren iloba) eta horrek eta bestek mugitu zuten bertako ijitoek mendetan zehar garatu zuten hizkera, erromintxela, aztertzera. 1995 bueltan Bilbo aldean ziren azken hiztunekin ikerlan polita burutu zuten. Amaitu eta argitaratu gabe geratu bazen ere.

Indian jatorria, mendetan jazarriak eta munduan barreiatutako herria eta kultura da ijitoena. Batzuk Europan zehar, Bohemia aldetik etorriak (hortik buhameak), beste batzuk Egiptotik eta Afrikan barna (Gipsy, ijito, horregatik) Euskal Herrian mende askotan bizi izan dira, eta euskararen egituretatik eta euren hizkuntzatik lexikoa txertatuz, erromintxela garatu eta erabili izan dute aspaldian. Ba ote gaur egun hiztun talderik, inon?

Ijitoen kulturak jakinmina pizten zuri ere? Ijito euskaldunengana jo beharko, ba, barriketarako!

Kantak:

Kaldereroen kanta

Loretxoa (Sonakay)

Erreferentziak:

El pueblo gitano en Euskal Herria (David Martín)

Erromintxela, euskal ijitoen hizkera (Argia, 2003)

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Greba feminista historikoa izan da Bilbon

ol. Mar 9 , 2018
Pankartaz, amantalez, pintaketaz eta kolore morez josi zituzten emakumeek kaleak. Jai  giroa nagusi, baina aldarrikapena ere. Goizeko deialdietatik Bilbo jendez lepo egon zen. Egun  osoan zehar beltza eta morea izan ziren nagusi eta oihu bat besteen gainetik “Gora Borroka feminista”. Emakumeen aniztasuna aldarrikatu zuten, eta hori islatu zen Bilboko kaleetan, […]

Honekin lotuak