Asteon berriz jo dugu Aritz Galarragarengana Kataluniako egoera sozio-politikoaren berri jakiteko asmoz. Aurrenik, datorren urterako aurrekontuen inguruan Junts Pel Si eta CUPen artean sortu den tirabira aipatu digu Aritzek. Aurrekontuek eduki sozial handiagoak izatea nahi luke CUPek, eta horrek kolokan jar lezake une honetan indarrean dagoen gobernu ituna. Horren ostean, […]

“Borroka nazionala uzteko gogoa daukagu, politika nazionala egiteko” dio CUPeko Antonio Baños parlamentari katalanak aste honetako Argiaren azalean, berari egin baitiote elkarrizketa nagusia, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez. Panoraman beste bi artikulu ditugu: “Beirut Parisen: Zibilizazioen Gerra garaile” eta “D ereduaren epika“, Nafarroan irakaskuntza euskalduna ezartzeko borrokaz. Aste honetako Argian […]

Capítol 10: Desconnexió, misteris i candidats. Editorialean deskonexio prozesuaren abiatzea aipatu dugu, eta hurrengo President-aren izendapenaren egoera aztertu. Ondoren, Unió Esportiva Llagostera taldeko atezainen entrenatzaile Francesc Martírekin izan gara hizketan. El Calaix de l’absurd txokoan, bakarrik gaudenean, inoren begiradatik aparte, zer egiten dugun aztertu dugu. Kriminologiari buruzko atal berria hasi […]

Gaurko Hizpidea magazinearen hasieran, izenburuak irakurri ondoren, Malen Aldalur izan dugu gurekin. Hasteko, Nafarroan hautsak harrotu dituen gaia aztertu du: OPE berriaren bitartez irakasle berrien %70i euskara jakitea eskatuko zaie. Malenek Ezkerra-Izquierdako jarrera izan du mintzagai. Gero, Kataluniara jo du: dakigunez CUPek bere hitza bete du eta ez du Masi […]

Egunero bezala, izenburuak irakurri ta gero, Ibai Trebiñok eta Nagore Uriartek sakontzeari ekin diote gaur, gai berberarekin: Kataluniako prozesua. Ibairentzat, atzoko “deskonektatzeko” erabakia aurrerapausu garrantzitsua da. Nagorek, bestalde, Masen diskurtsoa nabarmendu du, CUPeri bidalitako keinu batzuk ikusi dituela gaineratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151110hizpideahibaitrebinoetanagoreuriarte.mp3 Deskargatu hemen

4. saioa: D’autonòmiques a plebiscitàries, sense passar pel referèndum. Editorialean #27s egunaren bilana egin dugu, Bilboko katalanek hemendik sentitutakoak nabarmenduz, eta udazkenean barneratuko gara proposamen baikorrekin. Gure politika aztertzaileek iragan igandeko hauteskundeen balantzea egin dute. Antoniok biharamuna, ostea edo ajea leuntzeko aholkuak eman dizkigu eta Albaek XIX. Menderaino eramango gaitu, […]

Pasa berri den hauteskundeen kanpainan bigarren planoan, atzean, geratu dira gai horiek. Kontuan hartuta herritarren eguneroko bizitzan duten garrantzia, Iñaki Barcenak alderdi eta plataforma guztien mezuak eta praktikak aztertu ditu: bere ustez, CUP izan da mezu desberdinak bota dituena, eta horrekin batera Catalunya Si que es Pot (ICV+Podemos). Etorkizunean, Katalunia burujabe […]

Kataluniako hauteskundeen emaitzak aztertzen aritu gara gaur goizean, Bartzelonan berri emale izan dugun Jabi Zabalarekin. Junts Pel Sí hautagaitzaren garaipenari (62 diputatu), CUP hautagaitzarenak (10) gehituz gero, independentziaren aldekoek 20 eserlekuko aldea ateratzen diote unionismoaren blokeari (Cuitadans, PSC eta PP). Ikusteko dago oraino jarrera argirik hartu ez duen Catalunya si que es […]