Borja Estankona kantariak bisita egin digu, “Ardatza” disko berria aurkezteko. Bera izan da gaurko protagonista Pedro Elias Igartuaren bi orduko programan. Tartekatuta, bestelako musika ere entzun dugu: Allen Tovissant, Cowboy Junkies, Robert Wyatt eta Jim Jamesena hain zuzen.
Capítol 5: Tocats del bolet. Basoan barneratu gara perretxiko bila. Editorialean perretxiko edo onddoa zer den azaldu eta basoaren osasunerako duen garrantzia ikusiko dugu. Zaletasuna ingurugiroaren babesarekin bateragarria bihurtzeko neurri batzuk proposatuko dizkizuegu. Basik esaera zahar eta aho-korapiloen inguruko atal berria estreinatu du, onddoen ingurukoak aipatuz. Antonio pottoki eta basoko […]