Uribarri auzoa lanean elkarteak auzo eguna antolatu du bihar Uribarrin. Bi urte dira Uribarri eguna antolatzen ez dutela eta udaberriarekin batera berreskuratu dute ekimena. Auzoan zehar ibilbide bat egingo antolatu dute auzoko elkarteak ezagutzeko, herri bazkaria Eskoletako Kanpan eta, eguna amaitzeko, poteo musikatua. Olaiak kontatu digun bezala auzoko eragile ezberdinak elkar ezagutzeko balio handia duen eguna da.
Urtarrilaren 30ean hil zen Norma Waterson, 81 urte zituela, Ingalaterrako iparraldeko Hull hirian jaio zen eta fok kantari ezinbestekoa izan da. Ingalaterrako sustraiekin batera, bere amamak irlandarrak eta ijitoak ziren, eta beraiek zaindu zituzten Norma, Lal eta Mike neba-arrebekin batera. Hirurek sortu zuten The Watersons taldea. Gero, askotan Martin Carty […]