Asteburu honetan Baztan aldera joango gara. Bertan Arizkun Handia Ibilbidea egingo dugu eta herrian ospatuko duten Kirikoketa Besta bertatik bertara zer den ikusteko parada izanen dugu. Horrekin batera, betiko moduan, errezeta ( sagar erreak ), liburua ( Jasone Osororen “12etan bermuta” ), diskoa eta asteburu honetarako agenda jorratuko ditugu.
Gaur Ane Monna Ipar Poloan dago lehengusina bati bisitatxo bat egiten. Oskola eta Karramarroi, berriz, izeba Karmele ikustera joango dira, Martuteneko trenean abesten! Ipuina entzungo dugu, txikiek batera indar handia dutela erakusten duena. Lehoiak baino indartsuagoak bihurtu gaitezke denok bat eginez gero! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151023gaurezdagoeskolariktxirristetaleoia.mp3 Deskargatu hemen