Ongi etorri Bilbo Hiria irratiko sukaldera. Oroitzapen historikoa, ohiturak, erreferentzia sozio-kulturalak, esaerak, atsotitzak, kontzeptuak, konnotazioak, jokorako gaiak, baliabideak, hitzen arteko loturak eta esatari-entzuleen arteko konplizitateak horiek guztiak gure saioaren osagaiak. Lapikoak martxan ditugu, sukaldea prest! Gaurkoan kroketak egin ditugu Iratxerekin. Eguneko plazer txikia, etxeko atea ireki, eskailerak jaitsi, kalera atera, […]

Bi sukaldari gaztek —Javi Riverok eta Imanol Zubelzuk— sukaldaritzan lehen urratsak eman nahi dituztenentzat webgune ezin interesgarriagoa sortu dute. Pagotxa izena eman diote beren proiektuari eta bertan, eurek esaten dutenez, “habia utzi berria duten txoriei” sukaldean ondo moldatzen laguntzen diete. Oinarrizko errezeta errazak proposatzen dituzte, euskara jatorrean pausoz pauso azalduta […]

Hauxe da aste honetako proposamen nagusia, hemendik gertu, Basaurin, Basaurin be bagara 2015 jaialdia. Gainera, Bilbo-Malmasin-Finaga ibilbidea. Horretaz gain, errezeta ( txololatezko postre gozoa); liburua ( Xabier Mendigurenen “Puskertin”); diskoa ( Ken Zazpi ) eta , betiko moduan, astebururako agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151128zeingou.mp3  Deskargatu hemen

Asteburu honetan Baztan aldera joango gara. Bertan Arizkun Handia Ibilbidea egingo dugu eta herrian ospatuko duten Kirikoketa Besta bertatik bertara zer den ikusteko parada izanen dugu. Horrekin batera, betiko moduan, errezeta ( sagar erreak ), liburua ( Jasone Osororen “12etan bermuta” ), diskoa eta asteburu honetarako agenda jorratuko ditugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151024zeingou.mp3 […]

eta sanpedroak ate joka! Partaide ugari gaurko programan: Isabel, Iosu, Isidro, Agustin, Apolo, Mieltxo… Gorbeiara eraman gaituzte, sukaldean murgilarazi ondoren Anari entzuteko gomendioa; larunbatean “zapato azule” Ondarrun eta Jul Bolinagari omenaldia Arrasaten; sanpedroak eta gainontzeko agenda ere presente “Asteburuan, ze ingou” emanaldian. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150627zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Zeanuriko 15 baserritar gazte bildu dira Maskilu egitasmoa aurrera ateratzeko. Kontserbak ekoizten ari dira, sasoiko barazki, perretxiko edo fruituekin, era tradizionalean eginda. Zeberioko Nekazalgune programarekin lotuta, Maskiluren aurkezpena ekainaren 6an egingo dute, Gontzal Uribek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150512solasgontzaluribe.mp3  Deskargatu hemen