Gaurkoan Danteren lumatik abiatuz, gure izpirituak, edo arimak edo energiak infernuan barrena, purgatorioan zehar eta paradisuko zeruaren azken mugetaraino gidatuko gaitu, amets guztiak bukatzen diran bezala, berriro lurrean, gure bizitza mundutarrari aurre eginez bukatzeko, edertasunez inguratuta bagagoz eta kutsadura akustikoaren artean bere harribitxiak ezberdintzeko gai bagara errealitatearen zaplaztekoak bere esanahia galdu, eta errealitatearen bultzada bihurtuko delako, egunero hunkitzeko, bizipen gorenak izateko eta gorputz osotik zirrara paregabeak sentitzeko aukera emongo dizkigunak. Aurten, 2024ean, Dante Alighieri idazlearen heriotzaren 703. urteurrena ospatzen denez, gaurko saioan bere obrarik garrantzitsuenean “Divina Comedia”-n, edo Aita Santi Onaindiak 1985ean bizkaierara egindako itzulpenean agertzen dan bezala “Jainko Antzerkian” inspiratutako edo oinarritutako obra musikal ezberdinak ezagutuko ditugu, garai eta estilo desberdinetakoak.
Deskargatu hemen.