Hego Euskal Herriko Pentsiodunek mobilizazio berriak iragarri dituzte

Hego Euskal Herriko pentsionistak kalera atera dira  gaur promesen garaiari amaiera emateko. Bilboko udaletxean izan da hitzordua, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Pentsio Mugimenduen partaideak bertaratu dira egoeraren larritasuna elkarturik salatzeko asmotan. Hamaika dira eginiko elkarretaratzeak, baina Pentsioen Sistema Publikoa oraindik bermatzeke dagoela aldarrikatu dute. Halaber, instituzioei arduraz joka dezaten exijitu diete eta 2020ko aurrekontuak,  gutxieneko Pentsio Publiko duin, bidezko eta nahikoak ziurtatzeko bideratzea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarek manifestazioa deitu du urtarrilaren 11rako Bilbon

ar. Urr 22 , 2019
Urte hasieran presoen eskubideen alde egin ohi duen manifestazioa aurkeztu du gaur Sarek. Manifestazioa “inflexio puntu garrantzitsua“ izatea nahi du Sarek, Espainiako Gobernuak “ausardiaz” joka dezan eta espetxe politikaren alorrean “urrats gehiago eta lehenbailehen” eman ditzan. Adierazi dutenez,  azken hilabeteotan Frantziako Gobernuak “mugimendu esanguratsuak” egin ditu espetxeen arloan, eta espero […]

Honekin lotuak