Argia agerkariko Axier Lopez kazetariari 600 euroko isuna ezarri berri dio Espainiako Barne Ministerioak, atxiloketa bateko irudiak “baimenik gabe” zabaltzeagatik. Mozal Legeak berariaz debekatzen du kazetariek horrelako lanik egin dezaten. Orain arte hainbat hedabide eta kazetari mehatxatuak izan dira, baina Axier Lopez da Espainiar Estatuan Mozal Legea aplikatuta zigortua izan den lehenengo kazetaria. Gaurkoan, Bilbo Hiria irratia egiten dugun lagun guztion elkartasuna eta atxikimendua jaso eta gero, Lander Arbelaitz kazetariak Argia barruan afera hau nola bizitzen ari diren adierazi digu. Argiako lantaldeak erabaki du Axierri ezarritako isuna ez ordaintzea, elkartasun kanpainia abian jartzea eta datorren asteko astekariaren zenbakia gaiari dedikatzea.
Honekin lotuak
-
2012/10/02
IBAIZABAL: Aizu aldizkaria (370. zenbakia)
-
2006/11/08
SOLASALDIA: AHTren lanak hastear