‘Paperezkoak’, haurrei hilero ipuin ilustratu bat oparitzeko proiektua

Garoa liburudendarekin bat egin dugu, duela urtebete haurrengan euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko proiektu berezia jarri zuten martxan (dendak 50 urte beteko dituelako aitzakian). Proiektuak Paperezkoak, altxor bat hilero. Ibaik xehetasunak ekarri dizkigu Garoa liburudendatik. Hilero, Euskal Herriko etxeetara literatur kutxa bat bidaltzen dute haurraren izenarekin. Kutxa horren barruan album ilustratu bat, gurasoei zuzendutako irakurketa gida bat, hainbat ariketa/eskulan, podcast bat eta opari gehigarri bat joaten dira. Euskal argitaletxe guztiak parte hartzen ari diren proiektua da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 Ispilu: Maggies Farm (Bob Dylan) #Bertsioak

az. Api 12 , 2023
Bob Dylan kantaria hautatu du gaurkoan Rafa Ruedak bertsioetan sakontzeko. 60 hamarkadako kantua ekarri digu. Sasoi hartan lantzen zebilen blues rock estiloarekin bat dator kantua. Garai hartan kontra kultura definitu zen kantu edo estiloan kokatzen den kantua dugu.  “Maggie ‘s Farm” Bob Dylanek idatzitako abestia da, Bringing It All Back […]

Honekin lotuak