POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketak bigarren saioa izan zuen Bermion

Agur, bertsozale!
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak bigarren saioa izan zuen Bermion, eta POTTO irratsaioko lagunak ere han izan ziren, saioaz gozatzen.
Bixi-bixi joan zen txapelketako bertso-saioa eta, pronostikoei kasu eginda, Ander Elortegi nagusitu zen. Zelan ez, gure bertsolaritza ardatz duen saioan, Bermioko bertsoaldiak eta beste hainbat kontu izan ditugu hizpide, tartean Bilbon izandako Europa bat-batean ekimena.

biba bertsoa!!

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Ekialdeko errefuxiatuen aldeko ekimenak Bilbon

az. Api 20 , 2016
Luze eta sakon mintzatu gara gaur Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko Plataformako kide dugun Nati Ovelleirarekin. Gauza ugari kontatu digu berak elkarrizketa honetan: plataforma noiz, nola eta zergatik sortu zuten plataforma azaldu digu, lehenbizi. Eurena herri mugimendua dela adierazi digu gero —ehun bat lagun biltzen omen dira beren batzar irekietan— eta […]

Honekin lotuak