IBAIZABAL: Rafa Ruedak Kometa taldearen ‘Grabitatea’ lana aurkeztu digu

Gaurkoan Rafa Ruedak Kometa taldearen musika ekarri digu saioara. Bigarren lana argitaratu berri du taldeak ‘Grabitatea’ deiturikoa. Vianan kokatzen da taldea eta esku artean bigarren lana dute, Darklands diskoetxearen izenean argitaratutakoa. Zuzenean aritutakoak dira jaialdi handietan, aurreko urtean Bime jaialdian izan ziren eta udan Mundakako festibalean arituko dira. Hamar kantu berri bildu dituzte azken diskoan, bost euskaraz eta beste bost gaztelaniaz. Gainera Emon taldearekin batera Kilometroak jaiaren kantua egin berri dute.

Deskargatu hemen

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran: #246 VERSUS II

og. Mai 12 , 2016
Entzun gura dituzu Mursego, Zaloa Urain(Kokein) eta Miren Narbaiza(Napoka Iria) Anariren “Habiak” jotzen? Hori eta… Petti Vs Gu Ta Gutarrak, Berri Txarrak Vs Mikel Laboa, Txuma Murugarren Vs Lou Reed, Atom Rhumba, Delirium Tremens….Biniloan, BAP!! pintxatuko dugu! Egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160512artayorran.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak