Gizazinearen 10 edizioa martxan da

Caostica-k, Nazioarteko Film Labur eta Bideoklipen Jaialdiaren 10.edizioa dakarkigu Bilbora eta zortzi egunez arazo sozialen inguruko hausnarketa mahaigaineratuko du, zinearen eta bestelako diziplina artistikoen bitartez. Ostiralean hasi eta hurrengo larunbatera arte iraungo du jaialdiak eta zortzi ikuskizun ikusteko aukera egongo da zeinetatik bi astelehenean izango diren eta beraz igandean ez da bat bera ere egongo.  Astelehenean, otsailaren 3an, esan bezala bi ekitaldi eskainiko dituzte, biak Bilborocken; lehena arratsaldeko 7etan izango da, “La musica de las ideas” izeneko solasaldia egongo da Fair Saturday mugimenduko Itziar Rubio, Anesvadeko Paula Paunero eta Sergio Feferovich musikari argentinarraren eskutik. Iaz Euskal Museoko patioan piano-joleak eskaini zuen emanaldiaren inguruan mintzatuko dira eta baita Anesvade-k giza garapenerako prozesuan egiten duen lanaren inguruan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Azkuna Zentroak bere 10. urteurrenean programazioa izango du ardatz nagusi

al. Ots 3 , 2020
2020. urtean Azkuna Zentroak, Alhondigak alegia, hamar urte beteko ditu. Kultura Garaikidearen Zentru gisa finkatu dela azpimarratu dute gaur Alondegiko arduradunek, —Fernando Pérez zuzendariak eta Juan Mari Aburto alkateak— efemeridearen berri emateko egin duten agerraldian. Bisitari kopuruak eta parte hartzeak %40 gehitu da azken urtean.  2020ko programazioa izango da urteurrenaren […]

Honekin lotuak