Egun on, eguerdi on, arratsalde on, gabon guztioi edo zuri zeuri. Ondo baderitzozu, Josu Zabala, Eneko Olazabal eta Xabier Landabidea izango dituzu lagun hurrengo ordu bete inguruan. Horiek, eta gonbidatu berezi bat.
Hilean bizpahiru disko grabatzen dituen tipo bat. Disko, bai, disko; ez film.
Urtean film bakarra egingo balu zail luke interesgarri mantentzea beti, Woody Allenek ez du lortzen; Godard eta, batez ere, Bergman hurbildu ziren erregulartasunera gehien, guk ezagutzen ditugun gutxi horien artean.
John Zorn. Zenbat buru, hainbat aburu haren inguruan. Noski, batzuentzat izango da musika juduaren propagandista eta perbertitzaile, Piazzolla tangoarena izan zen bezala; beste batzuei, free jazz muturreko eta zaratatsua gogoraraziko die, eta beste batzuei auskalo zer.
Guk, errudun sentitzen baikara, beno, edo ia-ia, hona zinemarekin zerikusirik ez duen zerbait ekartzen dugunero, haren sail bat hartuko dugu gaur hizpide edo, hobeki, entzupide.
Saioaren podcasta jaisteko, sakatu HEMEN.