Hidrogeologian katedraduna den Iñaki Antigüedad ikertzailearen bisita izan dugu gaurko Zientzialari saioan. Iñakiren laguntzaz, akuiferoek ingurumenean duten garrantziaz ohartzeko aukera izango dugu eta, bide batez, Euskal Herriko akuiferoak zein egoeratan aurkitzen diren deskribatuko digu berak. Era berean, industriak eta, oro har, giza jarduerek akuiferoei ekar diezazkieketen kalteei erreparatuko die gure gonbidatuak. (Argazkia: Tom Driggers).
Deskargatu hemen.

