BASKISTAN: Loyko, Errusiako ijitoen musika

LoykoIjitoak, India aldean sortu omen zen herria, geroztik munduan barrena barreiatu zena eta bere kultura tokian tokiko kulturarekin bateratzen jakin izan duena. Baita musikan ere. Loyko errusiar folk taldea horren adibide nabaria dugu, euren musikan bertako ijitoen aire, doinu eta oihartzunak ekartzen baitizkigute. Loyko Maximo Gorkiren kontakizun labur batean protagonista den ijito arrabitari baten izena da, eta taldeak hortixek hartu zuen. Baskistan saio honetan Mikel Urbeltzek Loyko taldearen The Road of the Gypsies (Ijitoen bidea) diskoa aztertzen du. Deskargatzeko Baskistan-en azken saioa, klikatu hemen: 1.atala, 2.atala.

Entzun 1.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan1atala060403.mp3

Entzun 2.atala: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan2atala060403.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Keu, publizitatea euskaraz eta Gor disketxearen 15. urteurrena

al. Api 3 , 2006
Keu musikari ondarrutarrak bere azken diskoa aurkeztu du. UEK proiektuaren laugarren lana da; orain artekoak intrumentalak izan dira, baina oraingoan kantatu ere egiten du. Heltzear diren egunak izenburupean plazaratu ditu kantu berriak. Bestalde, Ez merkeenak! Bai onenak! liburuan hainbat iragarki eta testu bildu ditu Lander Garrok. Euskarazko publizitate aintzindaria, Argiakoa, […]

Honekin lotuak