Gaur hasiko dira The Art of Co topaketa Donostian eta aste betez luzatuko dira. Topaketa honen helburua kolaborazioaren inguruan lan egiten ari diren aldaketaren eragileak batzea da. Partaideen lan esparru eta metodologien aniztasunean datza egitasmo honen aparteko balioak, kolaborazioaren artea ahalik eta prisma gehienetatik aberasteko: harremanak, taldeen adimen kolektiboa, gizarte parte hartzea, ekonomia eta mundu mailako ingurumen kanpainak. Denok elkarrekin sinergia berriak sortu eta kolaborazioa beste maila batera eramatea da xedea. Elkarlana eskala guztietan aztertuko dituzte, erlazioetan, taldeetan, organizazioetan, hirietan eta mundu mailan. 5 ildo hauek zabalduko dituzte, Metodologiak, Ekonomia, Teknologia, Hezkuntza eta Artea, Kultura. Xenki Berho antolatzaileak topaketen inguruko xehetasunak eman dizkigu.
Deskargatu hemen.