Larunbatean Arrosa sareak jardunaldiak antolatu ditu Baionan.Seigarren aldia da topaketak antolatzen direla. Euskal Herrian badago zer entzun izenburupean. Baionan egingo dituzte, eta egun osoan askotariko ekitaldiak izango dira. Goizean, irratiek gizarte arazoetan duten funtzioaren gaia landuko dute, Maite Ubiriarekin eta Arantxa Idiederrekin. Lander Arbelaitzekin, berriz, Interneteko sare sozialak irratsaioetarako nola baliatu landuko dute. Eguerdian, Nola erakarri jendea gure proiektuetara? mahai ingurua egingo dute, hainbat irratitako kiderekin. Jardunaldietan, bazkariaren ostean, karaokea izango dute 16:30ean, irratietako ahotsik ederrena bilatzeko asmoz. 18:00etan, berriz, Korumba eta Muskulo musika taldeen kontzertua izango da.
Jardunaldiak ez dira soilik Arrosa sareko irratientzat, eta gaiarekin interesa duen edonork parte har dezake. Horretarako, osteguna baino lehen idatzi behar da koordinazioa@arrosasarea.eus helbide elektronikora.
Deskargatu hemen.