Kanpoa eta barrua kategoria erlatiboak dira, elkar behar dutenak. Heterodefinituak. Kontingenteak. Beste zerbaitekiko da zerbait kanpoko edo barruko, edo, bestela esanda, kanpotik definitzen dugu barrua, eta barrutik kanpoa. Zinemak, begirada izanik adierazpidearen ardatz behinena, etengabeko jokoa izan du kanpo-barruekin. Begiratua eta begiratzen duena. Pantailaratua eta ikuslea. Mugak argi, lerroa sendo. […]