Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen Luis Luziano Bonaparte hizkuntzalari frantziarra Louis Lucien Bonaparte edo “Bonaparte printzea” bezala ezaguna, Worcestershiren (Ingalaterra) sortu zen, 1813ko urtarrilaren 4an. Luis Luziano Bonaparteren lanek euskalaritzaren historian berebiziko garrantzia izan dute, euskalkien lehen sailkapen zientifikoa egiten lehena izan baitzen: Carte des sept provinces basques, 1863an. […]

Gaur eta bihar, Bilboko Euskal Museoan, Euskaltzaindiak mendeurrenaren baitan antolatzen duen bosgarren jardunaldi akademikoa  ospatuko da, II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarra. Gaur abiatu da eta bertatik bertara jardunaldiaren jarraipena egin dugu. Bertan, euskararen berba-mintzoak aztertuko dira eta, bide batez, dialektologiaren alorrean nazioartean egin diren azken ikerketak agertuko dira. Lehenengo gonbidatua Adolfo […]

Bonapartek euskalkien ikerketa eta mapa argitaratu zuenetik, aldaketak izan dira euskalkien ezagutzan. Gaur egun dauden ikerketa zehatzagoek eta sakonagoek beste informazio bat ematen digute. 1998an Koldo Zuazok euskalkien gaineko beste begirada bat proposatu zuen. Haren aburuz Euskalkiak banatzen dituzten ezberdintasunez gain, berdintasunak ere badira, hizkuntzaren atal guztietan ageri diren ezaugarriak, […]

Bizkaiko hiru eskualdeotako hizkerez gramatika, hiztegia eta mapak bildu dituzte. Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara. ‘Geure berboak geureak direzelako’ liburua Euskal herriko unibertsitateak argitaratu du. Uribe Kostako euskara homogeneoa da egileen esanetan, 11 herrik osatzen dute eta tartean daude Mungia ondoko Gatika, Laukiz eta Jatabe-Maruri. Leioan, Erandion eta Loiun […]