Gaur Bilboko Berbalagunon lehen topaketa egingo dute Irala auzoan. Kurtsoari hasiera ofiziala izango da eta, batez ere, Iralako berbalagun taldeak betetzen duen 10. urteurrena ospatzeko aitzakia ezin hobea.Bilboko Berbalagun egitasmoaren inguruan berba egin dugu saioan Aitorrekin. Poteoa eta tarta, ospakizun xumea baina berbalagunok elkar ikusteko aitzakia izango da gaurkoa. Berbalagun […]
euskaraz bizi
Euskaraz bizitzeko mahai gainean ditugun arazoen inguruan erreportajea osatu dugu. Zizta euskara taldearen manifestuarekin hasi gara, Gasteizeko Txagorritxu auzoan euskaraz bizitzeko nahiarekin sortutako taldea, euskal herriko hainbat txokotan bezala ozen adierazi nahi dute euskaraz bizi nahi dutela. Euskaraz bizi nahi duten pertsonak direla eta euskaraz bizitzeko determinazioa dutela. Baina aspaldiko […]