Kafe Antzokiko programazioaren errepasoa egin dugu Mikel Urbeltzekin batera. Gaur bertan Delorean taldeak Muzik lan berria aurkeztuko du. Diskoa bere zigiluaren bitartez ekoiztu dute, elektronika modernoz osatutako disko da. Dear Audrey, azken Vodafone yu Music Talent sariaren irabazleak izango dira zarauztarren aurretik.
Asteburuan Soul 4 real jaialdia izango da, ostiral eta larunbatean Stereorocks saio bereziak izan dira eta larunbatean Lew Krinton izango da. The Invitations taldeko buru izan zen. Beraiekin grabatu zuen Sigma estudio mitikoetan Look on the good side liluragarria, ondoren bakarkako ibilera distiratsu bati hasiera emanez, zenbait LP eta Heaven in the Afternoon, Something Special edo Talk To Me bezelako klasikoekin, modern soul eszenako dantzalekuak lepo egotearen errudun direnak. Larunbatekoa Europan emango duen kontzertu bakarra izango da.
Ostegunean 83 urte beteko lituzke Gabriel Aresti idazleak, data gogoan izanik egun horretan hitzaldi musikatua izango da Kafe Antzokian. Rafa Rueda eta Xabier Monasterioren eskutik.
Deskargatu hemen.