PIPERPOLIS: Liher talderen lan berria eta “Musika moderno zaharra” Fanzinea Aritz Brantonen eskutik

Gaurko saioan musika izan da nagusi. batetik Lide eta Etxarriren bisita izan dugu. Liher musika taldeko partaideak ditugu, egun hauetan beren lehen lana aurkezten dabiltza ‘Hauts’ deiturikoa. Bederatzi kantu bildu dituzte eta gurean izan dira.

Bestetik Musika moderno zaharra Fanzine liburu bat aurkeztu digu Aritz Brantonek. Punkean beti sinetsiko duela kontatu digu, eta fanzine honetan, besteak beste, Sex Pistols-eko burua izan zen John Lydon “Johnny Rotten” kantariari egindako elkarrizketa dakar. Fanzinea on line eskuratu daiteke eta noski zabaldu ere bai, helbide honetan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KLARIONA: Ikasturtearen hasierako zalantzak argitu nahian

az. Urr 19 , 2016
Hezkuntza gaiak landuko ditugu ikasturte honetan STEILAS sindikatuarekin batera elkarlanean eginiko saioan. Klariona eskuan hezkuntza sistema zorrotz aztertuko dugu. Lehenengo saioan kurtso hasiera izan dugu mintzagai. Zalantzaz beterik hasi da ikasturtea, errebalidak direla, ebaluazio etengabea dela… Hirugarren ikasturtea da horrelako hasierekin eta okerrenera ohitzen hasiak dira ikastetxeetan.  Ana Perez STEILAS […]

Honekin lotuak