2015eko martxoan Bizkaian udal gehiago eratzea galarazten zuen araua aldatzea onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, Usansolo herri bihurtze ahalbidetuz. Horren harira, 2016ko ekainean Usansoloko desanexio prozesua bideratuko duen bide orria onartu zen.Bertan sinatutakoaren arabera, Usansolo eta Galdakaoko sei pertsonak osatuko lukete Batzorde Mistoa, bakoitzetik hiruna kide. Usansoloko aldeko kideak azken […]