Ikasturtearekin bat, bueltan gara POTTO irratsaioan, bertso freskoak helarazteko pronto. Denboraldiko aurreneko saio honetan, urriaren hastapenean Mungiako Olalde aretoan jokatutako Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketa aletu dugu. Mikel Goiriena izan zen puntu gehien bildu zuena eta, horrela, TAKETeroak zuzenean lortu du Santurtzin izango den finalaurrekorako txartela. Oro ez denez txapela, […]

Euskal Eskola Publikoaren jaia ekainaren 4an izango da Mungian. Bakioko eskolak eta Mungiako institutuak antolatu dute jaia, eta gaur aurkeztu dute eguneko egitaraua. Egitarauari, jaiari eta STR taldeak egindako kantari buruz aritu gara Lurdes Imaz EHIGEko kidearekin. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230524_lurdes_imaz_eskola_publikoaren_jaia.mp3 Deskargatu hemen.

Mungian eta Bakion eskainiko ditu hurrengo emanaldiak Gure Zirkua, lehen euskal zirku ibiltariak; asteburu bitan Mungian, ekainaren 21etik 30era; eta astebeteko deskantsua hartu ostean, Bakion, uztailaren  12tik 20ra. Gure Zirkuak Bizkaian aurten eskainiko dituan azken emanaldiak izango dira. 2018an egindako lehen biran, 25.000 ikusle baino gehiago erakarri ondoren, Gure Zirkuak […]

47 ediziotan Bertso Eguna asko aldatu da, lehen aldiz urte beteko etenaldiaren ostean Mungian ospatuko da. Bertso egunak garai ezberdinak bizi izan ditu,  bertsolariak omentzen ziren hasiera batean, ondoren, 1995. urtetik, saio esperimentalak eta tematikoak landu dira eta, orain, beste etapa baten atarian aurkitzen da. Euskal Herri guztian eragin nahi luke […]

Jaiaren nondik norakoak eman dizkigute Larramendi ikastolako arduradunak. Ikastola eta herria batuko ditu ibilbideak, eta lau gune izango ditu 5,7 kilometrotan. Larramendi ikastola eraldaketa prozesu estrategiko batean murgilduta dago. Proiektu akademikoak eta kudeaketak bat egitea nahi dute, ikastolak bultzatutako balioetan oinarrituta. Ibilaldiaren irabaziak eraldaketa “integral” horretan laguntzeko erabiliko dituzte.Egitarau oparoa […]

Mungiako Larramendi ikastolak antolatuko du 2017ko Ibilaldia. Egunero alkarregaz leloarekin, ikasturte honetan beteko dituen 50 urteetan oztopoak zelan gainditu dituzten eta gaur egun ikastola zelan sortzen duten azpimarratu nahi du Larramendi ikastolak. Atzo aurkeztu zen Ibiladia Bilboko Kafe antzokian,Mungiako ikastolak antolatuko duen bigarren Ibilaldia izango da datorren urtekoa; 1998an hartu […]

Pasa den apirilaren 28an okupatu zuten hutsik zegoen eraikin bat eta lanean ari dira ordutik lokala atontzen. Mungiako alkateak egitasmoa “bideragarria ez dela” esan arren, gazteek lanean dihardute lokalari bizitza emateko: aste honetan bertan hainbat ekitaldi prestatu dituzte, Loreak, Anttonek eta Xabik kontatu digutenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150506solasmungiakoerrotagaztetxea.mp3 Deskargatu hemen