SOINUGELA: “Lemoa, hauxe da gure kantua”

Pettik 2008an Bonberenean grabatutako “Awañak” zuzeneko diskoan agertu zen “Xalbadorren heriotzean” kantu ezagunaren bertsio ederra izan da saioa hasteko aukeratu dugun Urrezko kantua. Jarraian,  Leon Russel, Lemoa (Hauxe da gure kantua) diskotik zenbait kantariren kantuak entzun ditugu: Eskean kristo, Estankona, Mikel Urdangarin, Beira taldea eta Rafa Rueda, besteak beste. Euskal Herritik apur bat urrundu eta Christy Moore, Electric Flag, Wilko, Lou Reed eta William Bell ekarri ditugu gurera. Amaitzeko, saioaren azken txanpan, 80ko hamarkadan Anje Duhaldek grabatutako zenbait lanetatik hartutako kantuak izan ditugu entzungai, berrargitaratu berri direnak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Garoña zentral nuklearraren balizko luzapena ( Argia. 2527 )

ol. Urr 28 , 2016
Otsailean iragarritakoa betez gero, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak urtea amaitu baino lehen emango du Garoñako zentrala berriro martxan jartzeko eskaerari buruzko txostena. Unai Brea kazetariak zorrotz jorratu du horrek zer ekarriko lukeen Argia astekarian,Lander Arbelaitz kazetariak aipatu digu astekariko errepasoan. Bestetik  Monsantok eta AEBek Vietnam kiskalita mende erdira  eginikoaren inguruko […]

Honekin lotuak