Txosnak Euskal Herriko ondasun immaterial izendatzeko bidea abiatu du Euskal Herriko jai mugimenduak. Bilbon egin zuten aurkezpena eta denetarik izan zen Miribillan: txosna, jaietako zapitxoak, musika eta bertsolariak. Txosnen garrantziaz aritzeaz gain, azpimarratu dute txosnak ez direla edariak zerbitzatzeko barra hutsak eta horiek defendatu behar direla. Larunbatean bertan hasi zen sinadura-bilketa, eta herritarrek bi aukera dituzte dinamikarekin bat egiteko: Euskal Herriko jai guztietan egongo diren sinadura-orrien bidez, edo www.txosnak.eus webgunearen bitartez.
Deskargatu hemen.

